4 Ohean minez dagoela, Jaunak lagunduko dio,eta gaixoaldian oneratuko.
5 Nik hau esan nuen: «Erruki, Jauna!Senda nazazu, zure aurka bekatu egin dudan arren».
6 Etsaiak gaizki-esaka ari zaizkit:«Noiz hil behar ote du? Noiz galduko ote honen izena?»
7 Ikustera datorkidana, faltsukeriaz mintzo da:txarkeria du barruan gordeta eta kanpora irtetean zabaltzen.
8 Gorroto didatenak, elkar harturik,nire aurka marmarrean ari dira,burutazio okerrak dituzte niretzat:
9 «Eritasun gaiztoak harrapatu du,ez da gehiago ohetik jaikiko!»
10 Nire adiskiderik minena ere,konfiantza osoko eta mahaikide nuena, kontra jarri zait.