7 Ene Jainko, triste dut bihotza;horregatik zakartzat gogoraJordan aldetik, Hermon gainetik, Mitzar menditik.
8 Zure ur-jauzien burrunbadaren oihartzuna leizerik leize:zure uhin eta olatu oldartsuak gainetik igaro zaizkit.
9 Jaunak bere maitasuna bidaliko dit egunezeta gorespen eta otoitz egingo diot gaueznire bizia den Jainkoari.
10 Hauxe esango diot: «Ene haitz, zergatik ahaztu nauzu?Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?»
11 Hezurrak ere mailatuak ditut, etsaiek iseka egiten didate,etengabe ari zaizkidala: «Non duk Jainkoa?»