1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen poema.
2 Oi Jainko, geure belarriz entzuna dugu, gurasoek kontaturik,zuk haien garaian, aspaldi hartan, eginaren berri.
3 Zeure eskuaz kanpora bota zenituen beste nazioak,gure gurasoak bertan landatzeko;beste herriak gogor jo zenituen,gure gurasoak bertan hazarazteko.
4 Ez ziren beren armei esker nagusitu lurraldeaz,ez zuten beren indarrari esker lortu garaipena,zure ahalmenari eta indarrarieta presentzia argitsuari esker baizik, maite zenituelako.
5 Zuk, ene Jainko eta ene errege,zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena!
6 Zuri esker jo ditugu etsaiak,zure bidez zapaldu erasotzaileak.