8 Zuk egin gintuzun etsaien garaile,zuk utzi zenituen gorroto digutenak lotsagarri.
9 Zu goresten zintugun egunero, Jainko, zu ospatzen etengabe.
10 Orain, ordea, baztertu egin gaituzu eta lotsarazi,ez zara jadanik joaten gure gudarostearekin gudura.
11 Etsaien aurrean ihes eragin diguzu,eta gorroto digutenek larrutu egiten gaituzte.
12 Hiltzeko ardiak bezala eman gaituzu,beste nazioen artean sakabanatu.
13 Zeure herria hutsean saldu duzu,irabazirik gabe saldu ere.
14 Auzoko herrien iseka-gai egin gaituzu,ingurukoen burla eta barregarri.