5 Ibai baten adarrek alaitzen dute Jainkoaren hiria.Goi-goikoak bere bizilekua sagaratu du.
6 Jainkoa erdian duela, ez du koloka egiten,goiz-goizetik laguntzen dio Jainkoak.
7 Nazioek ikara, erreinuek koloka:Jainkoa mintzatu eta lurra irauli.
8 Jaun ahalguztiduna gurekin! Jakoben Jainkoa gure gotorleku!
9 Zatozte, ikus Jaunaren egintzak,lurrean egin duen iraulketa:
10 mundu osoan guduak geldiarazi, uztaiak puskatu,lantzak apurtu, babeskiak sutan erre.
11 «Utzi armak! Aitor ezazue Jainkoa naizela,herrien gain eta lurraren gain nagoela».