3 jende xehe eta handikiok, aberats eta behartsuok!
4 Jakinduriazko hitzak esango ditu nire ahoak,zentzuzko gogoetak isuriko ene bihotzak.
5 Esaera zaharrak adi entzungo ditut,zentzu ezkutua azalduko ene zitararekin.
6 Egun txarretan, zergatik izan belduringuratzen nauten maltzurren maleziari?
7 Horiek beren ondasunetan oinarritzen diraeta beren aberastasun handiaz harrotzen.
8 Horra! Gizakiak ezin du bere burua salbatu,ezta Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu ere.
9 Garestiegia da biziaren erospen-sarianoizbait ordaindu ahal izateko.