8 Ni, aldiz, zure maitasun handiari esker,zure etxean sartuko naiz,zure tenplu santuan ahuspeztuko begirunez beterik.
9 Gida nazazu, Jauna, zeure nahiaren bidetik,etsaiak zelatan baititut.Berdindu zeure bidea nire aurrean.
10 Horien ahoan ezer ez fidagarririk,horien barrena leize-zuloa,eztarria hilobi zabaldua,mihia, berriz, leun eta labaina.
11 Jainko, ordain bezate beren hobena!Lur jo bezate beren egitasmoengatik!Bota itzazu kanpora beren txarkeria neurrigabeagatik,zure aurka jaiki baitira.
12 Horrela, zuregan babesten direnak alaitu egingo dira,eta etengabe pozez oihuka ariko.Zuk zainduko dituzu maite zaituzten guztiak,salto egingo dute pozez.
13 Zuk bedeinkatzen baituzu zintzoa, Jauna,onginahiz inguratzen babeskiz bezala.