19 Gaiztakeriarako arin duzu ahoa,engainua asmatzeko bizkor mihia.
20 Zeure senideaz gaizki-esaka diharduzu,zeure amaren semea belzten.
21 Zuk hauek egin, eta ni isildu?Zu bezalakoa naizela uste al duzu?Ez, salatu egingo zaitut, dena aurpegira botako.
22 Aditu, beraz, ongi, Jainkoaz ahaztuok!Bestela, harrapatu egingo zaituzteteta ezin izango zaituzte inork ere libratu.
23 Sakrifiziotzat gorespena eskaintzen didanak,horrek ematen dit ohore.Nire bidean tinko irauten duenarineure salbamena erakutsiko diot».