1 Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako . Daviden poema.
2 Hau dio eroak bere baitan: «Ez da Jainkorik».Ustelduak daude, gauza higuingarriak egiten dituzte,ez da inor on dagienik.
3 Baina Jainkoa gizakiei begira dago zerutik,ba ote den zentzu onekorik,Jainkoa bilatzen saiatzen denik.
4 Denak okertu dira, bat egin dute galdukerian,ez da inor on dagienik, bat bera ere ez.