11 gau eta egun harresietan jiraka.Hiri barruan okerkeria eta injustizia,
12 hiri barruan makurkeriak,zapalketa eta azpikeriaz gainezka kaleak.
13 Ez nau etsaiak iraintzen: hori jasan nezake.Ez nau gorroto didanak mespretxatzen:horrengandik gorde ninteke;
14 baizik eta zuk, nire kidekoak, nire adiskide samur eta minak,zuk nauzu mespretxatzen.
15 Solaskide gozo zintudan,elkarrekin joaten ginen jendartean Jainkoaren etxera.
16 Betorkie bat-batean heriotza,jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera,gaiztakeriaz bete-beteak baitaude!
17 Nik Jainkoari egin nion deieta Jaunak salbatu egin ninduen.