2 Ene Jainko, makur belarria nire otoitzari,ez egin entzungor nire erreguari.
3 Kasu egidazu eta erantzun.Urduri nago, kexu batean eta dardaraz,
4 etsaiaren oihua dela eta,gaiztoaren begirada zorrotza dela eta.Ezbeharrak botatzen dizkidate gainera, amorruz erasotzen.
5 Taupaka dut bihotza bularrean, herio-larriak hartua nago.
6 Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.
7 Neure baitan diot: «Ai uso-hegalak banitu!Hegan egingo nuke, beste nonbait pausatzeko.
8 Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.