4 etsaiaren oihua dela eta,gaiztoaren begirada zorrotza dela eta.Ezbeharrak botatzen dizkidate gainera, amorruz erasotzen.
5 Taupaka dut bihotza bularrean, herio-larriak hartua nago.
6 Beldurra eta ikara jabetu zaizkit, dardara batean nago.
7 Neure baitan diot: «Ai uso-hegalak banitu!Hegan egingo nuke, beste nonbait pausatzeko.
8 Urrun bai urrun egingo nuke ihes, basamortuan jarriko bizitzen.
9 Berehala aurkituko nuke babesa ekaitzaren haize-burrunbatik».
10 Nahastu, Jauna, horien mihi maltzurra.Gogorkeria eta haserrea besterik ez baitut ikusten hirian,