4 Zerutik bidaliko du norbait,erasotzaileen laidotik ni salbatzera.Jainkoak bere maitasun eta leialtasuna bidaliko dizkit.
5 Lehoien artean natza, gizaki-gose diren horien artean;horien hortzak lantza eta gezi, mihia ezpata zorrotz.
6 Zerua baino handiagoa zara, ene Jainko! Zure ospea mundu osoaren gain!
7 Sarea zabaldu didate bidean, niri lur joarazteko.Zuloa egin didate aurrean; eror bitez beraiek bertan.
8 Adoretsu nago, ene Jainko, adoretsu.Kantatu eta soinua joko dizut.
9 Esna zaitez, ene bihotza, esnatu, harpa eta zitara;esna dezadan egunsentia.
10 Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,nazioen artean kantatuko.