1 Koru-zuzendariarentzat. «Ez suntsitu» doinuan. Davidena. Miktam. Saulek, David hiltzeko asmotan, honen etxea zelatatzeko agindu zuenekoa .
2 Ene Jainko, libra nazazu etsaiengandik,gorde seguru erasotzaileengandik.
3 Libra nazazu gaizkileengandik, salba hiltzaileengandik.
4 Begira, zelatan daude nire kontra,ahaltsuak azpijokoan ari zaizkit.Jauna, ez dut hobenik, ez bekaturik egin.
5 Errugabe naizen arren, bizkor datoz erasotzera.Esnatu, Jauna! Zatoz eta ikus!
6 Jauna, Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa,susper zaitez sinesgabeok zigortzeko,ez izan traidore zital horien gupidarik.