14 Akaba itzazu zeure haserreaz,akabatu, arrastorik ere utzi gabe!Jakin bezate Jainkoa dela nagusiJakoben lurraldetik munduaren azken mugetaraino.
15 Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.
16 Janaren bila dabiltza harat-honat;asetzen ez badira, ez dira erretiratzen.
17 Nik, ordea, zure indarra dut kantatuko,goizean zure maitasuna poz-oihuz ospatuko;zu izan zaitut gotorleku, larrialdian ihesleku.
18 Zuri kantatuko dizut, ene indar horri,zu baitzaitut neure gotorlekua, zu neure Jainko leiala!