5 Errugabe naizen arren, bizkor datoz erasotzera.Esnatu, Jauna! Zatoz eta ikus!
6 Jauna, Jainko ahalguztiduna, Israelen Jainkoa,susper zaitez sinesgabeok zigortzeko,ez izan traidore zital horien gupidarik.
7 Hor dabiltza arratsero, zakurrak bezala zaunkaka, hiriaren inguru-minguru.
8 Hor dabiltza aho zabalik,ezpainetatik hitz zorrotzak darizkiela,inork entzuten ez dielakoan.
9 Baina zuk, Jauna, barre egiten diezu,iseka sinesgabe horiei.
10 Zuregana jo dut, ene indar,zu baitzaitut gotorleku, ene Jainko.
11 Jainko maitalea niregana etorriko daeta etsaien porrotaz alaiaraziko nau.