7 Akitua nago aieneka.Gauero malkoz bustitzen dut ohea,blai eginda uzten etzalekua.
8 Begiak nahigabez lausotuak ditut,horrenbeste zorigaitzez ahulduak.
9 Alde niregandik, gaizkileok,entzun baitu Jaunak nire zotina.
10 Bai, entzun du nire erregua,onartu du Jaunak nire otoitza.
11 Lotsa bitez eta izutu nire etsaiak!Egin bezate atzera, bat-batean lotsaturik!