4 Lurraldea dardararazi duzu eta zartatu;konpondu haren pitzadurak, honda ez dadin!
5 Gorriak ikusarazi dizkiozu zeure herriari,zorabiozko ardoa edanarazi diguzu.
6 Eman ezaugarri bat begirune dizutenei,arkulariengandik ihes egin ahal izateko.
7 Emaguzu garaipena zeure ahalmenaz, eta erantzun,hain maite dituzunok libra daitezen.
8 Jainkoak bere santutegitik esan zuen:«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,Sukot haranaz jabetuko.
9 Neurea dut Galaad, neurea Manases,nire buru-babeskia da Efraim, nire aginte-makila Juda,
10 garbiketarako ontzia Moab;oina ezarriko diot gainean Edomi,garaipen-oihu egingo Filisteari».