6 Ene barrena, Jainkoarengan bakarrik izan atseden,harengandik baitator nire esperantza.
7 Bera bakarrik nire harkaitz eta salbamen, nire gotorleku: ez naiz eroriko.
8 Jainkoarengan nire salbamena eta ohorea,Jainkoa nire harkaitz sendo eta babesleku.
9 Izan beti harengan konfiantza, haren herri zaretenok!Zabaldu hari zeuen bihotza! Jainkoa dugu babesleku!
10 Haizea eta itxura besterik ez dira gizakiak,jende xehe nahiz handiki:denak batera pisuan jarrita,haizea baino arinago igoko lirateke.
11 Ez izan konfiantzarik zapalkuntzan,ez jarri usterik lapurretan.Ondasunak ugalduta ere, ez eman haiei bihotza.
12 Jainkoak esan du —behin eta berriro entzun diot—berari dagokiola ahalmena.