1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2 Entzun, ene Jainko, nire kexa,zaindu nire bizia etsai beldurgarriongandik.
3 Gorde nazazu makurren azpilanetik,elkar hartu duten gaizkileengandik;
4 ezpata bezain zorrotza dute mihia,geziak bailiran botatzen hitz pozoitsuak:
5 ezkututik jaurtitzen diote errugabeari,bat-batean eta ezeren beldurrik gabe.
6 Gaitz egiteko elkar berotzen dute,tranpa ezkutuak nola jarriko dabiltza,esanez: «Nor konturatuko da?
7 Nork ikertuko gure makurkeria biribilak?»Ikertzen ditu, bai,gizakiaren barrena bihotz-hondoraino ikertzen duenak.