14 zuek artegian atsedenean zaudetelarik.Usoaren hegalak zilarrez estaltzen dira,lumak urre gorriz.
15 Ahaltsuak erregeak sakabanatzean,Mendi-ospelean elurra ari zuen.
16 Baxango mendi, mendi gorena,gailur garaidun Baxango mendia,
17 zergatik zaudete, gailur garaiok, inbidiaz begiraJainkoak bizitzeko desiratu duen mendiari,Jaunak betiko bizileku egin duenari?
18 Jainkoaren guda-gurdiak milaka eta milaka,ezin konta ahalakoa haren gudarostea:horien artean aintzaz beterik dago Jauna santutegian.
19 Gorenera igo zinen, gatibuak harturik;zerga ordaindu zizuten gizakiek, baita errebeldeek ere,Jainko Jaun horrek bizilekua izan zenezan.
20 Bedeinkatua egunero Jauna:bere gain hartu gaitu geure Jainko salbatzaileak.