18 Jainkoaren guda-gurdiak milaka eta milaka,ezin konta ahalakoa haren gudarostea:horien artean aintzaz beterik dago Jauna santutegian.
19 Gorenera igo zinen, gatibuak harturik;zerga ordaindu zizuten gizakiek, baita errebeldeek ere,Jainko Jaun horrek bizilekua izan zenezan.
20 Bedeinkatua egunero Jauna:bere gain hartu gaitu geure Jainko salbatzaileak.
21 Jainko salbatzaile dugu Jainkoa,Jainko Jaunari esker libratu gara heriotzatik.
22 Izan ere, Jaunak xehatzen ditu etsaien buruak,errudunen burezurrak.
23 Jaunak esan du: «Baxandik ekarriko ditut,itsas hondotik aterako,
24 etsaiak odoletan zapal ditzazun;zure txakurren mihiek ere izango dute partea».