1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak » doinuan. Davidena.
2 Salba nazazu, ene Jainko: leporaino ditut urak.
3 Istinga sakonean murgiltzen ari naiz,eta oinak non tinkaturik ez.Ur handietan nago sartua, eta korronteak narama.
4 Akitua nago deiadarka, errea daukat eztarria,lausoturik begiak, ene Jainkoaren zain eta zain.
5 Buruko ileak baino gehiago diraarrazoirik gabe gorroto didatenak,nire tximak baino ugariago nire erasotzaileak,nire etsai gezurtiak.Lapurtu ez dudana itzuli behar ote dut?