24 Lauso bitez haien begiak eta itsutu,ahul bekie gerria betiko!
25 Hustu zeure sumina haien gainera,jo bitza zure haserre-suak!
26 Bihur bedi haien kanpalekua basamortu,geldi bitez inor gabe haien bizilekuak!
27 Zuk jo duzunari eraso egiten baitiote,zuk zaurituaren oinazeaz hitz eta berba.
28 Ordainarazi beren erruak banan-banan,ez bezate sekula zure barkamenik ikus!
29 Ezaba itzazu biziaren liburutik,ez sailkatu zintzoen zerrendan!
30 Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau,indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.