28 Ordainarazi beren erruak banan-banan,ez bezate sekula zure barkamenik ikus!
29 Ezaba itzazu biziaren liburutik,ez sailkatu zintzoen zerrendan!
30 Ni, berriz, gizagaixo atsekabetu hau,indarberri nazala, oi Jainko, zure salbazioak.
31 Orduan, Jainkoaren izena kantuz goretsiko dut,esker onez handietsiko.
32 Atseginago izango zaio Jaunari zezena baino,adardun eta azkazaldun zekorra baino.
33 Ikusazue, apalok, eta poztu;izan bihotz, Jainkoarengana jotzen duzuenok!
34 Entzuten baitie Jaunak bere behartsuei,ez ditu baztertzen berari atxikiak daudenak.