1 Erosta-doinuan. Davidena. Kux benjamindarra zela eta, Jaunari abestu ziona.
2 Jauna, ene Jainkoa, zuregan babesten naiz.Salba nazazu erasotzen didatenengandik, libra nazazu!
3 Bestela, lehoiak bezala harrapatueta zati-zati egingo naute,eta ezin izango nau inork libratu.
4 Jauna, ene Jainkoa, zerbaitetan huts egin badut,neure eskuz bidegabekeriarik egin badut,
5 lagunari ordain txarra emaneta etsai zuzengabeari barkatu badiot,
6 pertsegitu eta harrapa nazala etsaiak,zanpa nazala bizirik lurraren kontraeta barreia nire erraiak hautsetan!
7 Jaiki zaitez haserre, Jauna!Altxa nire etsaien amorruaren aurka!Ekin, ene Jainko, antolatu epaiketa!