6 pertsegitu eta harrapa nazala etsaiak,zanpa nazala bizirik lurraren kontraeta barreia nire erraiak hautsetan!
7 Jaiki zaitez haserre, Jauna!Altxa nire etsaien amorruaren aurka!Ekin, ene Jainko, antolatu epaiketa!
8 Bil bitez herri guztiak zure inguruan,eta jar zaitez, Goi-goiko hori, haien batzarburu.
9 Jauna da herrien epaile!Aitortu, Jauna, zuzen eta errugabe naizela.
10 Bukarazi gaiztoen gaiztakeria, eutsi sendo zintzoari,bihotz-barruak aztertzen dituzun Jainko zuzen horrek.
11 Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.
12 Epaile zuzena da Jainkoa,gaizkilea zigorrik gabe uzten ez duena.