1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena. Oroigarritzat .
2 Ene Jainko, zatoz ni libratzera!Jauna, zatoz laster laguntzera!
3 Lotsa gorritan geldi bitez ni hil nahian dabiltzanak!Atzera egin bezate, barregarri, zoritxarra opa didatenek!
4 Itzul bitez lotsaren lotsaz burla egiten didatenak!
5 Poz eta alai bitez zurekin zuregana jotzen dutenak!«Handia da Jainkoa!», esan bezate etengabezure salbamena maite dutenek!