12 Berak libratuko du laguntza eske oihuka ari den behartsua,nork defendaturik ez duen dohakabea.
13 Gupida izango die gizagaixo eta pobreei,bizia salbatuko behartsuei.
14 Berak babestuko ditu gogorkeria eta bidegabekeriatik.Balio handia izango du haien biziak berarentzat!
15 Bizi bedi luzaro! Eman biezaiote Sabako urrea,egin bezate otoitz haren alde etengabe,bedeinka bezate egunero!
16 Izan bedi gari ugari lurraldean, mendi gainetan kulunkan;sor beza fruitua Libanok bezala, zelaiko belarra bezain ugari!
17 Iraun beza haren izenak betiko, eguzkiak adina!Bedeinkatuak bitez harengan ondorengoak,zoriontsu nazio guztiak!
18 Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa,mirarigile bakarra!