11 Hau diote: «Nola jakin Jainkoak?Ba al du ohartzerik Goi-goikoak?»
12 Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen.
13 Beraz, alferrik gorde dut bihotza garbieta errugabe naizela agertzeko eskuak garbitu,
14 egunero oinazeak eraman behar badituteta goizero zigorra jasan.
15 Baina haiek bezala jardutea erabakiko banu,zure jatorriaz arnegatu egingo nuke.
16 Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori,
17 Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte;orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.