16 Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori,
17 Jainkoaren santutegian sartu nintzen arte;orduan ulertu nuen zein den haien atarramentua.
18 Hara, irristalekuan jarriak dituzu eta hondamendira amiltzen.
19 Bat-batean, nolako hondamena!Haienak egin du, ikaragarrizko azkenaz.
20 Esnatutakoan ametsa bezala,gutxietsi egingo dituzu, Jauna, mamuen erreinuan.
21 Bihozmindurik nengoen, barrua gogorturik,
22 eta hala, inozo eta ezjakin nintzen,abere baten pareko zure begietan.