1 Asafen poema.Oi Jainko, zergatik baztertu gaituzu betiko?Zergatik zaude haserre-sutan zeure larreko ardien kontra?
2 Oroit zaitez betidanik zeuretzat hartu zenuen artaldeaz,zeure artzain-makilaz askatu zenuen ondareaz,zeure bizileku egin zenuen Sion mendiaz.
3 Jaso zeure herria azkenik gabeko hondakin hauetatik:etsaiak den-dena erraustu du santutegian.
4 Zure etsaiek zure elkartearen erdian orroak egin zituzten,beren banderak ehunka ezarri.
5 Baso itsuan aizkoran ari den egurgina ziruditen:
6 aizkoraz eta mailuz bota zituzten zur landu guztiak.
7 Gero, zure santutegiari su eman zioten,zure egoitza santua bota eta profanatu.