12 Zu zara, oi Jainko, zu betidanik nire errege.Zuk lortu zenuen lurrean garaipena:
13 zuk suntsitu zenuen zeure indarraz itsasoa,zuk apurtu itsas herensugeen buruak,
14 zuk zanpatu zenizkion itsas munstroari buruaketa itsas herriei jaten eman.
15 Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak,zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.
16 Zureak dira gau-egunak, zuk eratuak eguzki-ilargiak;
17 zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak.
18 Gogoan har, Jauna: etsaiak irain egiten dizu,herri burugabeak zure izenari mespretxu.