14 zuk zanpatu zenizkion itsas munstroari buruaketa itsas herriei jaten eman.
15 Zuk sorrarazi dituzu iturri eta errekak,zuk agorrarazi inoiz lehortu gabeko ibaiak.
16 Zureak dira gau-egunak, zuk eratuak eguzki-ilargiak;
17 zuk ezarri dituzu munduaren mugak, zuk moldatu uda-neguak.
18 Gogoan har, Jauna: etsaiak irain egiten dizu,herri burugabeak zure izenari mespretxu.
19 Ez eman piztiei zeure usapala,ez ahaztu betiko zeure dohakabeen bizia!
20 Gogora ezazu zeure ituna,beteak baitaude herrialdeko bazterrak gogorkeriaz.