5 Baso itsuan aizkoran ari den egurgina ziruditen:
6 aizkoraz eta mailuz bota zituzten zur landu guztiak.
7 Gero, zure santutegiari su eman zioten,zure egoitza santua bota eta profanatu.
8 Hau zuten helburu: erabat erraustea arrazaeta herrialdeko batzar santu guztiak.
9 Ez dugu ikusten jadanik zure presentziaren ezaugarririk,ez dago profetarik, eta inork ez dakigu noiz arte.
10 Noiz arte ari behar du, oi Jainko, etsaiak irainka?Amaigabe mespretxatu behar ote du zure izena?
11 Zergatik ezkutatzen duzu zeure indarra?Zergatik zaude besoak tolestaturik?