1 Asafen salmoa.Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean sartu dira,zure tenplu santua profanatu duteeta Jerusalem hondakin-pila bihurtu.
2 Zure zerbitzarien gorpuakzeruko hegaztiei eman dizkiete janari,zure fededunen haragia basapiztiei.
3 Haien odola palastaka isuri dute Jerusalem inguruan,eta lur emateko inor ez.
4 Auzoko herrien iseka-gai bihurtu gara,ingurukoen burla eta barregarri.
5 Noiz arte, Jauna? Amaigabekoa ote zure haserrea?Noiz arte zure maitasun mindua,sua bezala, gure aurka pizturik?
6 Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituzten nazioen gain,zuri dei egiten ez dizuten erresumen gain,