3 Haien odola palastaka isuri dute Jerusalem inguruan,eta lur emateko inor ez.
4 Auzoko herrien iseka-gai bihurtu gara,ingurukoen burla eta barregarri.
5 Noiz arte, Jauna? Amaigabekoa ote zure haserrea?Noiz arte zure maitasun mindua,sua bezala, gure aurka pizturik?
6 Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituzten nazioen gain,zuri dei egiten ez dizuten erresumen gain,
7 Jakoben herria irentsi baitute,haren lurraldea hondatu.
8 Ez leporatu guri aurrekoen erruak!Betor laster gureganaino zure gupida,lur jota baikaude erabat!
9 Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;zeure izenaren ohoreagatik, libra gaitzazu,barkatu gure bekatuak.