6 Joseren familiari ezarritako araua Egiptotik irten zenean.Mintzo ezezaguna entzuten dut:
7 «Bizkarretik zama kendu nizun,zure besoak lan astunetatik askatu.
8 Zapaldurik zeundela, deiadar egin zenidan,eta libratu zintudan.Ekaitzaren erditik erantzun nizun,Meribako iturrian probatu ninduzun arren.
9 «Entzun, ene herri, ohar degizut!Behingoz entzungo al didazu, Israel:
10 Ez izan zeure baitan beste jainkorik,ez dezazula adora jainko arrotzik.
11 Neu naiz Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik atera zintuena.Ez duzu ahoa zabaldu besterik, eta aseko zaitut.
12 «Baina nire herriak ez zidan kasurik egin,Israelek ez zuen nirekin ezer nahi.