9 Jainko Jaunak dioena iragarriko dut:bakea agintzen die bere herri eta fededunei,berari berriro konfiantza agertzen diotenei.
10 Gertu dago, begirune diotenak salbatzeko;bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da.
11 Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dute,justiziak eta bakeak elkar besarkatzen;
12 leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten.
13 Egiaz, Jaunak euria emango du,eta gure lurrak uzta ekarriko.
14 Jaunaren aurretik joango da justizia,haren urratsei jarraituko ongizateak.