1 Daviden otoitza.Makurtu belarria, Jauna, erantzun,dohakabe eta behartsu bainaiz!
2 Babestu nire bizia, zuri atxikia bainago.Zu zara ene Jainko:salba ezazu zerbitzari hau, zuregan baitut uste on.
3 Erruki nitaz, Jauna: zuri deika ari naiz egun osoan.
4 Alaitu zerbitzari honen bihotza:zuregana jasoa dut gogoa, Jauna.
5 Ona zara zu, Jauna, eta barkabera,dei egiten dizutenentzat onginahiz betea.