35 Ez dut urratuko neure ituna,ezta jango ere eman nuen hitza.
36 Behin betiko egin dut zin neure buruarengatik,eta ez natzaio sekula Davidi desleial izango.
37 Haren errege-jatorriak betiko iraungo du,haren tronuak nire aurrean eguzkiak adina,
38 zeruan lekuko hutsezin bezala ezarririkbetiko dirauen ilargiak adina». (Erregearen hondamenagatik deitorea)
39 Orain, ordea, zeure sagaratuarekin haserreturik,baztertu egin duzu eta mespretxatu.
40 Zeure zerbitzariarekin zenuen ituna ukatu egin duzu,haren koroa hankapean zanpatu,
41 haren harresi guztiak zulatu, gotorlekuak hondakin bihurtu.