44 Hari, berriz, ezpata-ahoa ere kamustu, eta borrokan eutsi ez;
45 errege-makila distiratsua kendu diozu eta tronua lurrera irauli.
46 Haren gaztaroko urteak laburtu eta lotsa gorriz bete duzu.
47 Noiz arte, Jauna? Betiko al zaude ezkutuan?Betiko al dago zure haserrea su eta gar?
48 Oroit zaitez nire ezbeharraz, nire bizitzako egun laburrez!Zein huts egin dituzun gizakiak!
49 Nor biziko da heriotzarik ikusi gabe?Nork ihes egin Herio Leizearen atzaparretatik?
50 Non dira, Jauna, antzinako zure maitasun-egintzak,Davidi zin eginez hitzeman zenion leialtasuna?