14 Erruki nitaz, Jauna,begira nola atsekabetzen nauten etsaiek.Atera nazazu heriotzako sarreratik,
15 zure goralpenak kontatu ahal ditzadanSion hiri ederreko sarreran,alaitu ahal nadin zuk emaniko garaipenaz.
16 Berek egin zulora jausi dira nazioak;berek jarritako sarean trabatu zaie oina.
17 Jauna agertu da, justizia ezarri du:gaiztoa, berak egindako gaiztakeriak harrapatu.
18 Bihoaz Herio Leizera gaiztoak,Jainkoaz ahazten diren nazio guztiak.
19 Ez, Jainkoak ez du ahazten behartsua;errukarrien itxaropenak ezin huts egin.
20 Jaiki, Jauna! Ez bedi harro gizakia!Epaitu nazioak zeure aurrean!