2 Jauna, bihotz-bihotzez nahi zaitut goretsi,zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu,
3 zure ohorez pozik dantzan egin,zure izena, Goi-goiko hori, kantuz ospatu.
4 Nire etsaiak, atzera egitean,zure aurrean oztopatu eta galdu egin dira.
5 Epaile zuzen horrek, epaimahaian eseririk,nire eskubidea eta auzia defendatu dituzu.
6 Nazioei mehatxu egin diezu,gaiztoak hondatu, haien izena betiko ezereztu.
7 Akabo etsaia, betiko hondaturik:haien hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua.
8 Errege da Jauna betidanik,sendo du aulkia auzitarako: