5 Epaile zuzen horrek, epaimahaian eseririk,nire eskubidea eta auzia defendatu dituzu.
6 Nazioei mehatxu egin diezu,gaiztoak hondatu, haien izena betiko ezereztu.
7 Akabo etsaia, betiko hondaturik:haien hiriak porrokatuak, oroitzapena ere galdua.
8 Errege da Jauna betidanik,sendo du aulkia auzitarako:
9 justiziaz gobernatzen du mundua,zuzenbidez epaitzen herriak.
10 Jauna ihesleku da zapalduarentzat,ihesleku larrialdian.
11 Uste on dute zuregan ezagutzen zaituztenek,zuregana jotzen duenikez baituzu, Jauna, bazterrean uzten.