5 Ez diozu beldurrik izango gauaren izuari,ez egunez jaurtitako geziari;
6 ez ilunpetan zabaltzen den izurriari,ez egun-argitan jotzen duen gaitzari.
7 Zure ezkerraldean mila,zure eskuinaldean hamar mila erorita ere,zu ez zaitu joko.
8 Begiak zabaldu ordukoikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,
9 Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.
10 Ez zaizu zoritxarrik gertatuko,ez da zure etxera hondamenik iritsiko.
11 Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.