8 Begiak zabaldu ordukoikusiko duzu gaiztoen zigor-ordaina,
9 Jauna hartu baituzu babesleku, Goi-goikoa bizileku.
10 Ez zaizu zoritxarrik gertatuko,ez da zure etxera hondamenik iritsiko.
11 Bere aingeruei aginduko die zu nonahi ere zaintzeko.
12 Besoetan eramango zaituzte,harriekin estropezu egin ez dezazun.
13 Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara,basapiztiak oinazpian hartuko.
14 «Niri atxikia dagoenez gero, onik aterako dut,toki seguruan jarriko, aitortzen nauelako.