3 goizean zure maitasuna iragartzea,gau osoan zure leialtasuna,
4 hamar hariko harpaz, zitara-soinuz!
5 Pozarren nauka, Jauna, zure ekintzak,poz-oihuka zuk egindakoak.
6 Bai handiak, Jauna, zuk eginak!Zein sakonak zure egitasmoak!
7 Ergela ez da jabetzen, zentzugabeak ez du ulertzen.
8 Erne daitezela belarra bezain ugari gaiztoak,garatu gaizkile guztiak:betiko hondatuak izango dira!
9 Zu, Jauna, diren guztien gainetik betikotasunean!