1 Jauna, Jainko mendekatzaile!Ager zaitez, oi Jainko mendekatzaile!
2 Altxa, munduaren epaile hori,emaiezu harroei merezi dutena!
3 Noiz arte behar dute gaiztoek, Jauna,noiz arte behar dute gaiztoek garaile?
4 Noiz arte ahoberoak lotsagabe erronkan,gaizkile guztiak harropuzturik?
5 Zure herria hauts egiten dute, Jauna,zure ondarea zapaltzen,
6 alargun eta etorkinak hilarazi, umezurtzak txikitu.
7 Pentsatzen dute: «Jaunak ez du ikusten,Jakoben Jainkoa ez da konturatzen».