3 Jauna Jainko handia baita,jainko guztien gain errege handia.
4 Bere esku dauzka lurpeko leizeak,bereak ditu mendi-gailurrak.
5 Berea du itsasoa, berak egina,eta lehorra, bere eskuz moldatua.
6 Zatozte, gurtu dezagun ahuspezturik,belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!
7 Bera da gure Jainkoa,eta gu hark larraturiko herria, haren gidaritzapeko artaldea.Egingo al diozue gaur kasu haren esanari:
8 «Ez gogortu bihotzak zuen gurasoek Meriban bezala,Masako egun hartan basamortuan bezala,
9 aurpegi eman eta probatu egin baininduten,nik haien alde egina ikusi arren.